Estatutoak

1. Atala.- “SAREAN-Euskal Eskola Publikoak Sarean” izeneko Elkartea osotu da, Legebiltzarrak onartutako Otsailaren 12ko 3/1988 Elkarteen Legean ezarritakoaren arabera eta Euskadiko Autonomi Estatutuaren 9. atalean azaltzen denarekin bat.

Aipatutako Elkarteak honako araubidea izango du: Elkarteei buruzko Legearena, Estatutu hauek berak -Legearen aurkakoak ez badira, beti ere-, bere zuzendaritza-batzordeak behar bezala hartutako erabakiak -Legearen eta/edo Estatutuen aurkakoak izan ezik- eta Eusko Jaurlaritzak onartu ditzan araudi mailako erabakiak; azken hauek osagarri besterik ez dira izango.

2. Atala.- Elkarte honen xedea EHAE-ko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen hezkuntza zerbitzuaren hobekuntza bultzatzea da. Honenbestez, ondoko bi helburu nagusiak hartuko ditu kontuan:

Ikastetxeen arteko harremanak sortu, daudenak indartu eta hedatu, eta sistemak dituen baliabide estrukturaletan eta gure Elkarteak garatuko dituen besteetan oinarritu. Ikastetxeen eta Administrazioaren artean, maila desberdineko komunikazio bideak garatu, elkarrizketa eta negoziazio beste erakundeekin elkarlanean arituz. Helburu horiek lortzeko honako ekintza hauek eramango dira aurrera, ezarritako legezko baldintzak bete ondoren: Ikastetxe barruko eta ikastetxeen arteko zuzendaritza, antolakuntza eta koordinazio funtzioak betetzen dituzten pertsonekin topaguneak burutu, bai Lurralde Autonomo mailan (Topaketak), bai zonalde edo bailaretan. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako informazio orria (Publinet) argitaratzea eta banatzea. Ikastetxeen artean, Administrazioarekin, elkarrizketa eta negoziaziorako erakundeekin harreman iharduera anitzak burutu, gure Elkarte honen helburuen araberako eremuan. Elkarte honen helburuak garatzeko balioko duen beste edozein iharduera.

3. Atala.- Elkarte honen egoitza nagusia Zuzendaritza Batzordeko Lehendakariaren I.P.-n (edo Ikastolan) egongo da, “San José de Calasanz” I.P.-an hain zuzen. (Txapin-ene 23, 20017 Donostia-Sn. Sn.) . Elkarteak, horretaz gain, beste tegirik eduki dezake, bai Autonomi Elkartean eta bai kanpoan ere, Batzar Orokor Bereziak horrela erabakiz gero. Elkarte-egoitza edo Elkartearen beste tegiren bat tokiz aldatzeko erabakia Zuzendaritza-Batzordeak hartuko du, eta horrek Elkarte-Erroldari helbide berriaren berri emango dio.

4. Atala.- Elkarte honen ekintzak, Euskal Herriko Autonomi Elkartean gauzatuko dira nagusiki. Lurralde honetatik kanpo, Euskal Herriko eremu orokorrean finkatuko du arreta berezia, gure elkartearen helburu amankomunak edo hurbilak dituzten beste elkarteekin harremanak finkatzeko garaian.

5. Atala.- “SAREAN-Euskal Eskola Publikoak Sarean” izeneko Elkartea betirako eratzen da. Elkartea, Ohiz kanpoko Batzar Orokor Bereziaren erabaki bidez desegin ahal izango da soilik, VI Atalburuan esaten den bezala, edo legeetan jasotako arrazoiren batengatik.

6. Atala.- Elkartearen Zuzendaritza eta administrazioaren arduradunak elkarreango honako ihardute-sailak izango dira:

Bazkideen Batzar Orokorra, ihardute-sail gorena, Topaketak antolatzen direnero bilduko dena.
Zuzendaritza-Batzordea, Elkartearen koordinazio taldea izango dena, eta Zortziko Handia izena hartuko du.

7. Atala.- Bazkide guztiek osatzen duten Batzar Orokorraren bidez adieraziko dira bazkideen nahiak. Ohizko bilerak eta bilera bereziak egingo ditu.

8. Atala.- Batzar Orokorraren Ohiko bilera egiteko deia gutxienez urtean behin egin beharko da, urtearen azken Topaketaken barruan, eta honako puntu hauek onartzeko: Elkartearen iharduketa-egitamu orokorra, aurreko urtean izandako gastu eta diru-sarrerei dagozkien kontuen egoera-orria, hurrengo urteko aurrekontua, eta Zuzendaritza-Batzordearen kudeaketa. Zortziko Handiak Batzar Orokorraren aztertarauekin bat eta haren kontrolpean jardun beharko du beti.

9. Atala.- Aurreko atalean jasotakoaren kaltetan gabe, Batzar Orokorrak du ondoko erabakiak hartzeko ahalmena:

Estatutuak aldatzeko, hurrengo atalean jasotakoaren arabera.
Zuzendaritza-Batzordea aukeratzeko.
Elkartea desegiteko, hala badagokio.
Beste Elkarte batzurekin Federakuntza edo Konfederakuntza osotzeko edo horietakoren batetik ateratzeko.
10. Atala.- Batzar Orokorra Zuzendaritza-Batzordeak erabakitakoan bilduko da bilkura berezian, bere kabuz edota bazkideen % 10ak eskatuta. Bilkura eskatzeko arrazoiak eta helburuak azaldu beharko dituzte. Dena den, honako gaiak aztertzeko eta erabakitzeko bilera egin beharko da:

-Estatutuak aldatzeko
-Elkartea desegiteko.

11. Atala.- Zuzendaritza-Batzordea edo Zortziko Handia hurrengo kargu hauek osotuko dute: Lehendakaria, Idazkaria, Diruzaina eta Batzar Orokorrak erabaki dezakeen hainbeste Batzordekide. PAT eskualde bakoitzeko bat, bi gehienez.

Zuzendaritza-Batzordearen betebeharrak hauek dira:

-Elkartearen ohizko kudeaketaz arduratzea, Batzar Orokorraren aztertarauen arabera eta bere esanetara.
-Elkarteak aurrera eramango dituen ekintzen egitaraua egitea.
-Gastu eta sarreren urteko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera-orria Batzar-Orokorrari, onar dezan, aurkeztea.
-Batzar Orokorraren bileretako aztergai-zerrenda egitea, eta ohizko Batzar Orokorraren eta berezien deialdiak erabakitzea.
-Bazkideek egiten dituzten proposamen eta iradokizunei erantzutea eta horretarako behar diren neurriak hartzea.
-Batzar Orokorrak berariz izendatuta ez duen beste edozein eginkizun.
-Gutxienez, urtean lau aldiz bildu beharko du, eta elkartearen ekintzak bideratzeko beharrezkoa den hainbestetan.

12. Atala.- Zortziko Handia zuzendaritza-batzordeko kargudunak eskualdeka hautatuak izango dira eta Batzar Orokorrak izendatuko ditu eta urtebeterako izango dira, Batzordeak berariaz ezeztatu ezean, eta behin eta berriro hautatu ahal izango dira. Aldaketa bakoitzean % 50ak jarraitu beharko du.

13. Atala.- Zuzendaritza-Batzordeko kide izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

-Estatutuetan esaten den eran izendatua izatea.
-Elkarteko bazkide izatea.
-Adinez nagusi, eta herritar-eskubide guztiak izatea.

14. Atala.- Karguak ordainik gabekoak izango dira. Dena den, Batzar Orokorrak egun-sariak eta gastuak ordaintzea erabaki dezake.

15. Atala.- Zuzendaritza-Batzorde edo Zortziko Handiaren kideek honako kasu hauetan utziko dituzte karguok:

-Agintealdia betetakoan.
-Kargua uztean.
-Bazkide izateari utzitakoan, edo ezintasun-zioak dituenean.
-Batzar Orokorrak ezeztea erabakiz gero, Estatutu hauetako 12. atalean jarritakoaren arabera.
-Heriotzaz.

a) puntuan agertzen dena baldin bada kargua uztearen arrazoia, Zuzendaritza-Batzordeko kideek baitean jarraitu beharko dute lehenengo Batzar Orokorra egin arte. Batzar horrek aukeratuko ditu kargudun berriak.

b), c), d) eta e) puntuetan agertzen dena baldin bada arrazoia, Zuzendaritza-Batzordeak berak hutsik gelditutako kargua betetzeko norbait behin-behingoz izendatuko du eta Batzar Orokorrak erabakiko du izendapena onartu ala ezeztu. Ezezkoa bada, dagokion izendapena egingo da.

Batzorde honen esakeran gertatutako aldaketa guztien berri emango zaio Elkarteen Erroldari.

LEHENDAKARIA

16. Atala.- Lehendakariak Elkartearen legezko ordezkaritza beregain du. Zuzendaritza-Batzordeak eta Batzar Orokorrak hartutako erabakiak aurrera eramango ditu. Eraberean, aipaturiko bi sail horien buru izango da.

17. Atala.- Zuzendaritza-Batzordeari edo Batzar Orokorrari oso-osoan ez dagozkien aginpideak ere lehendakariaren esku egongo dira, batez ere honako hauek:

Zuzendaritza-Batzordeak eta Batzar Orokorrak egiten dituzten bileren deiak egin eta bukatutzat ematea; bai batean eta bai bestean sortzen diren eztabaidak zuzentzea.
SAREAN elkartearen ekintzen egitasmoa Zortziko Handiari proposatzea. Aldi berean, elkartearen zereginak bultzatu eta zuzentzea.
Balioz erabakitako ordainketak egiteko agintzea.
Sortu daitezkeen premiazko arazoei irtenbideak ematea, eta Zortziko Handiari lehenengo bilkuran horien berri ematea.

IDAZKARIA

18. Atala.- Idazkariari dagokio, zehazki, elkartean sartzeko eskabideak hartu eta bideratzea, fitxategia eta Bazkideen lerroka-liburua zaintzea, eta Agiri-Liburuaren zaintza eta idazketaren ardura izatea.

Era berean, Elkarteen arloan indarrean dauden legezko erabakiak bete daitezen arduratuko da, Erakundearen agiri ofizialak zainduz, Elkarte-liburu eta agirien edukina egiaztatuz Zuzendaritza-Batzordearen hautaketari eta elkarte-egoitza aldatzeari buruzko beharrezko jakinerazpenak dagokion agintaritzarengana bideratuz.

DIRUZAINA

19. Atala.- Diruzainari Elkartearen eguneroko kudeaketa ekonomikoaz arduratzea dagokio, aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea eta, Lehendakariaren agindupean, ordainketak egitea.

20. Atala.- Elkartekide izan nahi eta honako baldintza hauek betetzen dituzten guztiek izan daitezke Elkarteko bazkide:

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikotako zuzendaritza taldetan lan egitea, edota beste ikastetxekin barne zein kanpoko koordinazio lana egitea – bereziki SAREAN elkartearen zereginei dagokienez-. Horrelakoetan kide arruntaren izaera izanik.
Hezkuntz Sistemaren laguntzarako zerbitzuetan lan egitea eta ikastetxeen arteko koordinazio lanak garatzea, horrelakoetan kide laguntzailearen izaera izanik.
Aurreko bi kasuetan, ikastetxe bakoitzeko kide bat besterik ez da Elkartearen bazkide izango. Baldintza honen xede bakarra hau da, ikastetxe batzuek besteek baino ordezkaritza handiagoa ez izatea.

Izaera honetaz at, hala Topaketaketan nola Elkarte honek antola ditzakeen beste jarduera guztietan, ikastetxe edo ikastetxeen arteko kordinazio edo antolaketa lanetan ardurarik eduki lezakeen pertsona orok parte har dezake, inolako mugarik gabe parte hartzaileen kopuruari dagokionez.

21. Atala.- Elkartean sartu nahi duenak idatziz aurkeztu beharko du bere eskabidea. Idatzi hori bi bazkidek izenpetuko dute eta Lehendakariari zuzenduko zaio. Lehendakariak horren berri Zuzendaritza-Batzordeari emango dio eta horrek erabakiko du eskabidea egin duena Elkartean onartu ala ez. Dena den, Zortziko Handiari goradeia egiterik izango da.

22. Atala.- Bazkide orok honako eskubide hauek ditu:

Elkarte-Legearen edo Estatutuen kontrako erabaki eta iharduketak aurkatzekoa, aurkatutako erabakiaren edukina ezagutu edo ezagutzeko aukera egunetik hasi eta 40 eguneko epean.
Elkarteko beste bazkideen nortasuna, diru-sarrera eta gastu-kontuen egoera, eta Elkartearen ekintzen garapenaren berri uneoro jakitekoa.
Batzar Orokorretan hitzegiteko eta botua emateko eskubidea erabiltzekoa, eta eskubide hori beste bazkideren baten esku utzi ahal izatekoa.
Elkarteko Estatutuon arabera, Elkarteko zuzendaritza-sailetan parte hartzekoa eta sail horietarako hautagai nahiz hautesle izatekoa.
Zigortze-neurriak hartu baino lehen, bazkideak idatziz adierazitakoa kontutan hartzekoa eta neurri horiek hartzea eragin duten arrazoiak azaldu dakizkionekoa. Neurri horiek hartzeko arrazoiek bazkideei dagozkien bete-beharrak ez betetzean oinarritu dezakete soilik.

23. Atala.- Bazkideen betebeharrak honako hauek dira:

Elkartearen helburuak iristeko lankidetza ekintsua ematea.
Batzar Orokorrak ezarritako bazkide-saria ordaintzea, gastuak ordaintzeko, nahiz eta finantziazio iturriak kanpotikakoak izatea aurrikusita dagoen, dirulaguntza edo bestelako laguntzen bidez.
Estatutu hauek eta Elkartearen zuzendaritza-sailek balioz hartutako erabakiak bete eta horiei men egitea.

24. Atala .- Estatutuak edo Batzar Orokorrak nahiz Zuzendaritza-Batzordeak hartutako erabakiak behin eta berriz hausteagatik Zuzendaritza-Batzordeak bazkideak zigortu ahal izango ditu.

Hamabost egunetik hilabetera arte eskubideak kentzetik Elkartetik betirako egozterainokoa izan daiteke zigorra, beti ere 26. atalaren arabera.

Horretarako, Elkarteburuak zigorgarri izan daitezkeen jokabideak aztertzeko erabakia hartu ahal izango du. Azterketa horiek Idazkaritzak eramango ditu aurrera, Zuzendaritza-Batzordeari neurri egokiak hartzeko proposatuko diolarik. Zigorra ezartzeko ahalmena Zuzendaritza-Batzordeak izango du, eta zigorra ezarri aurretik arazoa doakionak adierazitakoa kontutan hartu beharko da.

Aipatu erabakiaren aurka -beti ere arrazoiak eman beharko dituena- Batzar Orokorrera jotzerik izango da, 22.1. atalean ohartemandako ekintzei ekitearen kaltetan gabe.

25. Atala.- Hona bazkidetasuna galtzeko arrazoiak:

-Heriotza.
-Bazkidea nahita aldentzea.
-Egotzi izana, Zuzendaritza Batzordeak erabakitako zigorra dela eta honako kasu honetan:
-Estatutuotan Zuzendaritza Batzordeak balioz hartutako erabakietan ezarritako betebeharrak nahita eta larriki haustea behin eta berriro.

26. Atala .- Bazkideren bat aurreko atalean aipatutako azkenengo kasuan aurkituz gero, Elkarteburuak agindu diezaioke Idazkariari, horien berri egokia lotzearren, aurretiazko eginbide batzu egin ditzan. Eginbide horiek ikusita Elkarteburuak ekintza bertan behera uztea, zigor-espedienteari ekitea -24. Atalean ohartemandako eran-, edota Elkartetik egozteko espedienteari hasiera emate erabaki dezake.

Azken kasu horretan, Idazkariak, egintzak egiaztatu ondoren, idatzi bat bidaliko dio dagokionari leporatzen zaizkion salaketen berri emanez. Salaketa horiei erantzuteko bere aldeko arrazoiak azaldu ahal izango ditu 10 eguneko epean. Epe hori amaituta, beti ere, Zuzendaritza Batzordeko lehenengo bilkura eramango du kasua eta bertan hartuko erabaki egokia. Horretarako Batzarkdeetatik % 25ko quoruma beharrezkoa izango da.

27. Atala.- Elkartetik kanporatzeko erabakia doakionari jakinaraziko zaio eta, era berean azalduko errekurtsoa aurkez dezakeela egin dadin hurrengo Batzar Orokor Berezian. Batzar horretarako deirik ez bada egiten hiru hilabeteren barruan, aipatu errekurtsoa nahikoa izango da batzarra egiteko. Bien bitartean, Elkartearen lehendakariak dagokionari bazkide eskubideak kentzea erabaki ahal izango du, eta Zuzendaritza Batzordeko kide bada, kargu hori utziarazi egin beharko dio.

Kanporatzeko espedientea Batzar Orokorrari aurkeztuz gero, Idazkariak espedientearen laburpena egingo du, Zuzendaritza Batzordeak doakionak aurkeztutako idatziaren eta ekintzen berri zehatza eman ahal izan diezaion Batzar Orokorrari, honek dagokion erabakia har dezan.

28. Atala.- Kanporatze erabakia – beti ere arrazoiak emanda -, dagokionari jakinaraziko zaio eta honek, eskubidean baliatuz, auzitegietara ja ahal izango du bere ustez aipatu erabakia legearen edo estatutuen aurkakoa bada.

29. Atala .- Bazkideren bati kanporaketaren berri ematerakoan – berak nahi izanda edo zigorra ezarri zaiolako -, lehendik bete gabe dituen betebeharrak betetzeko eskatuko zaio, hala badagokio.

30. Atala.- SAREAN Elkarteak, bere eraketaren unean, ez dauka sorrerako ondarerik.

31. Atala.- Elkarteak, bere ekintzak aurrera eramateko, honako diru-baliabide hauek izan ditgezake:

Lez hartu ditzakeen diru-laguntza, ondare eta dohaintzak. Baita dauzkan ondasunetatik ateratzen dituen ekoizpenak eta dagozkion eskubideak ere
Estatutuen helburuak kontutan harturik Zuzendaritza-Batzordeak erabakitako ekintza bidezkoek dakarzkite irabaziak, beti ere estatutu hauetan jasotako helburuen esparruan.
Salbuespen modura soilik eta Batzar Orokorraren onespenaz, kideei kuotak ezarri ahal izango zaizkie, hala sarrerakoak nola epekakoak.
Elkartearen diru-baliabideak ez dira inoiz kideen artean banatuko.

32. Atala.- Estatutuen aldaketa Zuzendaritza-Batzordearen ekimenez edota bazkideen %10ak eskatuta Zuzendaritza-Batzordeak hala erabakiz gero egin daiteke.

33. Atala.- Zuzendaritza-Batzordeak hurrengo Batzar Orokor Bereziaren aztergai-zerrendan sartzea erabakiko du edo horretarako propio bilerarako deia egitea.

34. Atala.- Batzarrerako deiarekin batera Estatutuen aldaketen testua bidaliko da, bazkideek egoki iruditzen zaizkien zuzenketak Idazkaritzan aurkeztu ahal izateko. Zuzenketa-proposamenon berri Batzar Orokorrari emango zaio, beti ere batzarra egin baino zortzi egun lehenago Idazkaritzan jaso badira.

Zuzenketak nahiz banaka nahiz taldeka egin daitezke. Idatziz egin beharko dira eta beste testu-aukera izan beharko du.

35. Atala.- Elkartea honako hauengatik desegingo da:

Bazkideen nahiaz. Nahi hori horretarako bildutako Batzar Orokorrean azaldu beharko da eta bertan daudenetatik gehiengoaren botuak jaso beharko ditu.
Herri-Legeen Bildumako 39. atalean azaltzen diren arrazoiez.
Epai bidez.
36. Atala.- Elkartea deseginez gero, erabakia hartu duen Batzar Orokorrak kitapen-batzordea izendatuko du. Batzorde hori Zuzendaritzako hiru Batzordekideek osatuko dute eta dagoen diruaz arduratuko da.

Bazkidekiko eta besterekiko Elkartearen zorrak ordaindu ondoren, geratzen den elkarte-ondarea, geratzen bada behintzat, Elkarteko kideak datozen ikastetxeei itzulia izango zaie, neurri berdinean, bakoitzak duen gastuetarako onartutako kontuetan sartuz.

ALDI BATERAKO ERABAKIA

Eratze-agirian behin-behingo izendatuak agertzen diren Zuzendaritza-Batzordeko kideak, egingo den lehenengo Batzar Orokorraren esanetara jarri beharko dute beren izendapena.

AZKEN ERABAKIAK

LEHENENGOA.- Zortziko Handia izango da Estatutu hauetan azaltzen diren aginduak ulertarazi eta Estatutu horien hutsuneak beteko dituen ihardute-sail aginpideduna, Elkarteei buruz indarrean dauden legezko araupean beti, eta aurreko Batzar Orokorrari, onar dezan, egindako guztiaren berri emanaz.

BIGARRENA.- Estatutu hauek Zuzendaritza-Batzordeak eta Batzar Orokorrak bakoitzak berari dagokion aginpide-esparruan, balioz hartzen dituzten erabaki-bidez aldatuko dira, eta Bosgarren Atalean ohartemandakoarekin bat etorririk.

HIRUGARRENA.- Estatutu hauek garatzeko asmoz, Batzar Orokorrak Barne-Araudi bat onartu ahal izango du. Horrek inolaz ere ez ditu Estatutuetako aginduak aldatuko.

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, zure baimena ematen duzu aipatutako cookie-ak onartzeko eta gure cookie politikaren onarpena, egin klik cookien politika estekan informazio gehiago izateko.
 
ADOS

Aviso de cookies