Justizia sozialerako eta kohesiorako eskola publikoa

Justizia sozialerako eta kohesiorako eskola publikoa

Heize eta Ehigek elkarlanean egindako azken dokumentua aurkezten dizuegu. Dokumentuak bi atal ditu:

 

Aipatu dokumentuak bi atal ditu. Lehenengoan euskal hezkuntza sistemari buruz egiten dugun diagnostikoa aurkezten dugu. Bertan gure hezkuntza sistemaren berezitasunei eta adierazleei buruz, Euskal Eskola Publikoa, gaur, bihar ekimenari buruz, finantziaketa sistemari buruz eta hezkuntza politika berrien beharrari buruz mintzatzen gara, Akordiorako eta Euskal Hezkuntza Legerako balorazioa egiteaz gain.

Bigarren atalean kohesio eta justizia sozialerako Euskal Eskola Publikoaren proiektuaren oinarriak aurkezten ditugu. Hemen hurrengo gaiak jorratzen ditugu: Euskal Eskola Publikoaren printzipioak eta hezkuntza-xedeak, gure hezkuntza sistemak behar duen norabide aldaketa, eskola publikoaren indar lerroak eta gure proiektuaren egitura kohesio eta justizia sozialerako.

Kurtso honetan zehar material hauek eta sortu ditugun beste batzuk zabalduko ditugu, hezkuntza sistema justuagoa lortzea helburu duen sozializazio kanpaina baten bitartez.

Euskal Hezkuntza Sistemaren Diagnostikoa – Kohesio eta justizia sozialerako Euskal Eskola Publikoa – 2019 Azaroa

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, zure baimena ematen duzu aipatutako cookie-ak onartzeko eta gure cookie politikaren onarpena, egin klik cookien politika estekan informazio gehiago izateko.
 
ACEPTAR

Aviso de cookies